XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

urbeltz gorritzaile. Deskribapena Coprinus generoaren onddo taldea, bereizteko ezaugarriena da, bainan espezieak bereizteko zailagoak bihurtzen dira.

Karpoforo txit urguriak dituzte eta gutxi mamitsuak, bizi iheskorrekoak, hemen deskribatzen ditugunek ez dute, beraz, erakusketa ezaugarria osatzen.

Espora-jalkin beltza kolorekoa dute, aurreko generoek lez, bainan bere ezaugarri nabariena, heltzean urtzen direla da, urtsuak beraz, tinta beltza kolorez bihurtzen dela, esporen kolorapenaren ondorioa.

Espora-jalkin beltza duten beste onddoak bezala, onddo hauek nitrofilia handiko bizigunetan kokatzen dira, zenbait gorotz gainean bilakaturik, motzondo edo asko humifikaturiko hondakina eta organiko jatorriko amoniako kopuru handi gainean.

Neurri eta bizi luzeago dutenen artean, hemen deskribatzen duguna da, hasieran txapelak txit ganbil eta kamutsak ditu, ditare-forma edo globularak, irekidura aurretik zko diametrokoak eta zko altuera, gero irekitzen dira eta ezkila-forma hartzen dute, oinharriak 8 zm.zko diametroa lortuz.

Azala leun, gris edo zuri-gris kolorekoa, erdia ilunagoa izanik.

Hanka zilindrikoa eta zertxobait sustratzailea, irekidura aurretik 4-8 zm.zko luzera eta helduetan 15 zm.zkoraino, zko diametrokoa, zuri kolorekoa eta oinharriaren ondoan eraztun bat agertzen da, txapelaren ertzarekin txertapen puntuan.

Orri guztiz finak eta hestuak, goranzkoak, sabeldu, hankatik aske, hasieran zuri kolorekoak eta gero beltzak, azkenean urtzen dira, ur beltz kolorez bihurtzen direla.

Mami fino, guztiz hauskorra, zuri kolorekoa, usain eta zaporerik gabe.

Espora-jalkin beltza kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporiko handiak ditu, zko diametrokoak.

Espora elipse-formakoak, orma leunekoak eta puntako poro bat guztiz nabarmengarria dutela, mikroskopiotik opaku eta beltz kolorekoak, zkoak.

Orrien ertza antzu elementu edo zistidio direlako zilindriko edo puztuak, zko diametrorainokoak.

Ekologia Larre, bide eta baso ertzetan arrunta, beti nitrofilia handieneko lekuetan.